XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deskribapena Hemen deskribatzen dugun galanperna, guztiz ezagutu eta bilatua da, batez ere bere neurri handiagaitik.

Txapela, hasieran, arraultz-formakoa da, katxiporra baten buru antzekoa, nondik eta zenbait herri izen datorkion, gero zabaltzen da, erdiko gailur edo ditia mantenduz, 10-20 zm.zko diametrorainokoak.

Hasieran, azala leun eta marroi kolorekoa da, gero, txapela zabaltzean, kutikula urratzen da zenbait sakabanatutako ezkataz, erdiko diskoa ezik, hori dela ta, txapela zuri-arrosa kolorekoa agertzen da ezkataz edo sakabanatutako marroi koloreko urraketaz horniturik.

Hanka txit luze eta zuzentzezkoa, oinharriranz leunki loditua, erraboil lodi batez bukaturik, 15-30 zm.zko luzera edo salbuespenez gehiago, eta 1-2 zm.zko diametrokoa eta 5 zm.zkoa oinharrian.

Hankaren azala marroi argi kolorekoa, batez besteko zeharkako ezkataz urraturik, zuri-arrosa koloreko mamia erakutsiz.

Goiko herenean ertz bikoitzeko eraztun mintzaire handi bat azaltzen da, hankatik aiseki aldengarria, oinharrirantz helduz.

Txapelaren azpian orri fino eta hestuak azaltzen dira, zuri eta hankatik askeak, heltzean arre kolorez zikindurik.

Mami fino eta biguna, hankarena zuntzezkoa, zuri kolorekoa eta haizeak eragina zertxobait gorri kolorekoa, usain goxo eta intxaur antzeko zapore atseginekoa.

Espora-jalkin zuri kolorekoa.

Mikroskopioa Basidio tetrasporikoak ditu, zko diametrokoak.

Espora elipse-formakoak, oso handiak, orma leun eta barruan gantz ttantta ugari duela, erneporo txiki baina nabarmengarria duela, zkoak.

Orrien ertza ile antzuez estalirik, muturrean zabalduak, rainokoak.

Ekologia Iraila hasieratik eta azaroaren erdi bitartean espezie guztiz arrunta, edozein motako oihanetan, nahiz hostogalkorra, nahiz koniferakoetan, bainan hostogalkorrezkoetan bereziki, harizti eta pagadietan hain zuzen.

Espezie kideak M. mastoidea espezie antzekoa da, bainan bere txapela argiagoa da (...).